XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Inguruko jardunean erabilienak diren hitzak eta egiturak irakatsi beharko litzaizkioke lehenengo eta behin ikasleari.
Horrela egitera, eskolan ikasitakoa berehala baliatu ahalko luke eskolatik kanpo ere.
Baina, ostera, bertako hizkerarekin zerikusirik ez daukan bat irakasten bazaio,
Ez dago zalantzarik ETBko, Euskadi Irratiko,
Euskal Herri osoko hedabideak direnez, bidezkoa da Euskal Herri osoko hizkuntza erabiltzea.
Baina bidezkoa da, era berean, esparru murritzagoko hedabideetan esparru horietako entzule, ikusle eta irakurleei gertuagokoa zaien hizkera erabiltzea.
Horixe da, esate baterako, Bizkaia Irratiak, Eibarko Arrate Irratiak eta
Herri hazietan
Baina estandarra erabili arren, lexikoan eta sintaxian bertakoari eman beharko litzaioke erabateko nagusitasuna.
Hedabideen artean, gainera, ahoz eta idatziz dihardutenak bereizi behar dira.
Batez ere ahozko hizkuntza lantzen duten herri irrati eta telebistetan erabili beharko litzateke euskalkia.
AdministrazioaNahitaezkoa da herritarrekin hartu-emanetan jardun behar duenak herritarren hizkera jakitea.
Hizkuntza nolakoa den, halakoa izango da herritarren eta Administrazioko ordezkarien arteko hartu-emana.
Eta hurbileko hartu-emana nahi bada, hurbilekoa izan beharko da hizkuntza.
Dena dela, administrazio mota asko dira, eta bakoitzean erabili beharreko hizkera motak ere desberdinak izango dira.
EAE osokoa den
Ostera, Nafarroako Malerreka eskualde euskaldunean pediatra lanetan diharduenak bertako euskara erabiltzea litzateke zentzuzkoa.